“EMON ESKUA EUSKERIARI” goiburuarekin ospatuko dugu Euskararen Eguna abenduaren 3an

Euskararen Eguna gero eta gertuago dugu. Aurten, abenduaren 3a domeka izanda, inoiz baino indar gehiagorekin etorriko zaigu eta eibartarron parte-hartzea handiagotzeko aukera eskainiko digu. Eibarko Euskalgintzak eguna benetan berezia izateko asmoarekin antolatutako egitarauarekin bat egin du Eibarren Akebai plataformak. Egitaraua egun osokoa izango da, tartean herri-bazkariak izango duen protagonismo nagusiarekin. Aurtengo Euskararen Egunak “EMON ESKUA[…]

Guinness errekorraren jabe garela ziurtatzen duen agiri ofiziala udaletxeko patioan ipini du alkateak

Ekainaren 22an Eibarren AKEBAI plataformak antolatutako ekimenean, 2.500 eibartarron artean irudi erraldoia osatu genuen Untzaga plazan Largest transforming human image errekorra gainditzeko asmoz eta denon artean lortu genuen. Oporretatik bueltan, irailean jakin genuen Guinness World Recordsek ere, eskatzen zituen ebidentziak (argazkiak, filmazioak, lekukoen deklarazioak, kronometratzaileen deklarazioak…) aztertu eta gero, gure Largest transforming human image errekor[…]