“Euskara eta kirola” mahai-ingurua egingo da martxoaren 22an, HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren barruan

Eibarren AKEBAI-ren eskutik eta Eibar Kirol Elkartearekin lankidetzan “EUSKARA ETA KIROLA” mahai-ingurua egingo da martxoaren 22an (osteguna), 18:30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan. ELENA AZPEITIAk aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz jardungo dute berbetan hainbat gonbidatuk: KIROLA ETA GAZTEAK gaiari buruz hitz egiteko MAITE MAIORA, MARKEL ALBERDI, ODEI JAINAGA, PELLO OSORO eta MALEN RUIZ[…]

Prest dago MARTXORAKO eskaintza biltzen duen EUSKARAREN AGENDA

MARTXOAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldien berri ematen duen EUSKARAREN AGENDA prest daukazue: hitzaldiak, lehiaketak, antzerkia, tailerrak… eskaintza zabala dago aukeran eta EUSKARAREN AGENDAN informazio guztia esku-eskura aurkituko duzue.