Euskaraldiaren ikerketarako 3. galdetegia bete eta bidaltzeko epea bi aste barru itxiko da

Badira pare bat aste Euskaraldiko ikerketako hirugarren galdetegia bidali zela (Soziolinguistika Klusterrak zuzentzen duen ikerketa). Galdetegi hori betetzeak garrantzi handia dauka Euskaraldiaren prozesuaz, eraginaz eta emaitzez ahalik eta informazio zehatzena eskuratzeko.
Horregatik, hirugarren eta azken galdetegi hori betetzeko eskatzen zaigu ahobizi eta belarriprestoi (aurreko bi galdetegiak bete dituztenek bakarrik bete dezakete hirugarren galdetegia). Bi asteren buruan itxiko da betetzeko epea.

*Begiratu, mesedez, e-mail kontuko spam karpetan, batzuetan hara joaten dira-eta mezuak.

Oraindik bete ez baduzu, hemen egin dezakezu: https://izenematea2.euskaraldia.eus/hirugarren-galde-sorta/