TANTANEZ TANTAN ekitaldia eta EUSKARALDIAren aurkezpena egingo dira MAIATZAREN 19an

MAIATZAREN 19an HITZORDU BIKOITZA IZANGO DUGU. Batetik TANTANEZ TANTAN, bi urtetik behin Eibarko Euskalgintzak antolatzen duen giza katea, aurten Eibarren AKEBAIren babesarekin antolatu da. Eguerdiko 12:00etan gantxila Urkizuko iturrian bete eta eskuz esku Untzagaraino eramango da, euskararen olatua irudikatuz. Animatu eta zatoz zu ere!

 

Eta Tantanez Tantan amaitu eta jarraian, 13:00etan Untzagan aurkeztuko dute udazkenean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean garatuko den EUSKARALDIA.

EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz Euskal Herri mailako ekimena da, euskaldunek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea etaĀ herritarren hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzea helburu duena. Eibarrek ere izena eman du eta AKEBAI arduratuko da ekimena aurrera ateratzeaz, nahi duten talde/elkarte/entitate eta herritar guztien laguntza eta partaidetzarekin. Maiatzaren 19koa Eibarren EUSKARALDIAari hasiera emateko ekitaldia izango da eta eibartar guztiak daude gonbidatuta