Euskeraren Eguna ospatzeko abenduaren 2an Untzagan egingo den BAZKARIALDIrako txartelak salgai daude

Euskeraren Eguna, abenduaren 3a, gero eta gertuago daukagu. Eibarko Euskalgintzak prest dauka aurtengo egitaraua eta aurtengo ospakizunari Euskaraldia gehitu behar diogu. Egun bat lehenago, abenduaren 2an (igandea), herri bazkaria egingo da Untzagan jarriko den karpan. BAZKARIALDIrako tiketak salgai daude …eta kitto!-n eta Xania, Tarte, Kultu eta Guridi tabernetan 10 euroren truke (7 euro ume, langabetu[…]

Gaurtik aurrera jaso daitezke EUSKARALDIrako txapak

Euskaraldian parte hartzeko Eibarren izena eman baduzu, gaurtik (azaroak 16) aurrera ahobizi, belarriprest edo bihotzgoxo txapa jaso dezakeku leku hauetan: – Euskara zerbitzua (Portalea, 2. solairua) – …eta kitto! (Urkizu, 11 solairuartea) – Udal euskaltegia (Portalea, 2.solairua) – AEK euskaltegia (Sostoatarren, 1). Osiraletan goizez bakarrik). Eta oraindik ez baduzu izenik eman gogoratu epea ABENDUAREN 3an[…]

EUSKARALDIAren harira Eibarren zer egingo den azaltzeko informazio bilerak egingo dira irailean

Gogoan izango duzuenez, udako oporren aurretik EUSKARALDIAren inguruko aurkezpen bi egin ziren: Eibarren, EUSKARALDIAren enbaxadore izango den HAMAIKAKOA aurkeztu genuen eta Deban, berriz, Debabarrenean EUSKARALDIA prestatzen elkarlanean diharduen taldea eman zen ezagutzera. Oporretatik bueltan EUSKARALDIA gero eta gertuago daukagu eta, Eibarren zer egingo dugun jendeari azaltzeko asmoz, irailean hainbat bilera egingo ditugu, interesa duten guztientzat:[…]

Debabarrena ere elkarlanean Euskaraldia prestatzen

Debabarreneko 80 lagun batu ziren ekainaren 27an Debako Zubi Zaharrean Euskaraldia ekimena bailaran elkarrekin egingo dutela azaltzeko. Izan ere, Debabarreneko herri guztietan Euskaraldia prestatzeko lanetan dihardute, herritarrak eta erakundeak elkarrekin, datorren azaroaren 23rako dena ondo antolatuta izateko. Euskaraldia Debabarrenean aurkezten Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku herriek dagoeneko eman dute izena Euskaraldian[…]

Herrian EUSKARALDIAren enbaxadore izango den Eibarko HAMAIKAKOA aurkeztu dute

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herriko 350 bat herrik hartuko du parte EUSKARALDIA egitasmoan, Eibarrek ere bai. Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak abiatu dute ekimena, eta hainbat erakunde eta entitatek bultzatzen dute. Herrietan batzordeak eratu dira informazioa zabaltzeko eta Eibarren, AKEBAI herri-plataforma ari da horretan. Hala ere, herritarrak aktibatzeko eta zabalkundea errazteko, Hamaikakoak osatuko[…]

TANTANEZ TANTAN ekitaldia eta EUSKARALDIAren aurkezpena egingo dira MAIATZAREN 19an

MAIATZAREN 19an HITZORDU BIKOITZA IZANGO DUGU. Batetik TANTANEZ TANTAN, bi urtetik behin Eibarko Euskalgintzak antolatzen duen giza katea, aurten Eibarren AKEBAIren babesarekin antolatu da. Eguerdiko 12:00etan gantxila Urkizuko iturrian bete eta eskuz esku Untzagaraino eramango da, euskararen olatua irudikatuz. Animatu eta zatoz zu ere!   Eta Tantanez Tantan amaitu eta jarraian, 13:00etan Untzagan aurkeztuko dute[…]

AKEBAIren batzarra egin da

Atzo arratsaldean egin zen Eibarren AKEBAIren Batzarra, udaletxeko Pleno Aretoan, aurreikusitako gai-ordenari jarraituta. Batutako AKEKIDEei 2017ko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta ekin zitzaion batzarrari. Jarraian, 2018ko plana eta aurrekontua azaldu zituzten eta, ondoren, batzarrera joandakoek aho-batez onartu zuten bozka bidez. Ohiko gai horiei heldu ondoren, inkesta bidez egindako AKEBAI markaren inguruko diagnosia aurkeztu zuten eta,[…]