365 egunez euskaraz, eta Sanjuanetan ere bai

Jaietan ere euskaraz jarduteko eta gozatzeko deia egiten dizuegu Eibarren AKEBAItik eta …eta kitto! Euskara Elkartetik. Sanjuanetan pegatinak eta txapak banatuko dira herriko hainbat gunetan, paparrean jartzeko. Euskeraz Primeran! kanpainari beste bultzadatxo bat eman nahi zaio horrela, eta Euskaraldiko ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo figurak gogoratuz, euskararen erabilera indartu herriko jaietan. AKEBAIko Kultura mahaiarekin elkarlanean, Txosnagunean[…]