Kirolen mahaia

10 kidek osatzen dute KIROL mahia. Batzuk kirol elkarteren baten ordezkari dira, eta beste batzuek norbanako gisa parte-hartzen dute.

Mahai honek 2018rako aurreikusten dituen helburuak eta ekintzak:

Haur eta gazteen kirol jarduerak euskalduntzea

  • Kirol elkarte eta enpresekin lankidetza eta elkarlana bultzatu; eragileak saretu kirolaren eremuan euskararen erabilera handitzeko.
  • Hizkuntzaren egoera aztertu kirol eremuan.
  • Begirale eta kirol entrenatzaileentzako motibazio saioak antolatu.
  • Diru-laguntzak banatzeko irizpideen artean hizkuntza irizpideak txertatu/aztertu eta jarraipena egin.