Kulturaren mahaia

9 kidek osatzen dute une honetan Kulturari buruzko mahaia.

Mahai honek 2018rako aurreikusten dituen helburuak eta ekintzak helburu nagusi baten harira bilduko dira: Euskarazko kultur jardueren zabalkundea eta ikusgarritasuna hobetzea.

  • Hileroko euskararen agenda osatu hil bakoitzean euskaraz edota euskararen inguruan antolatzen diren ekitaldien berri emateko, eta ahalegindu eragileek euren programazioa bertan sar dezaten.
  • Euskararen agenda zabaldu: ikastetxeetara, kultura eta euskara elkarteetara, akekideei, webguneetan, sare sozialetan…
  • Auzoetako eta herriko jaien azterketa egin euskararen presentzia neurtzeko.
  • Jaietako eskaintzak diseinatu jai batzordeei proposatzeko eta euskararen presentzia bermatzeko.
  • Eremu instituzionalaren programazio jarraipena egin eta behar izanez gero, neurri zuzentzaileak proposatu.