12 kidek osatzen dute TRANSMISIOAri buruzko mahia. Mahai honek 2018rako aurreikusten dituen helburuak eta ekintzak:
Familien hizkuntza egoeraren diagnostikoa egitea
- Familiako hizkuntza egoerari buruz, HH2 mailan, ikastetxeetan jasotzen den informazioa (datuak) bildu
- Familiako hizkuntza egoerari buruzko azterketa egiteko inkestak prestatu, dauden ereduak ikusita
- Familiako hizkuntza egoerari buruzko azterketa egiteko inkesta banatu ikastetxeetan, honako maila hauetan: LH-2, LH-5 eta DBH-2
- Inkestetatik datuak atera, irakurketa egin eta ondorioak atera
Euskararen erabilera aztertzea eta handitzea ikastetxeen eremuan
- Ikastetxeetako aisialdi eskaintza aztertu.
- Ikastetxeen normalizazio planak aztertu, bisioa oinarri hartuta eta ondorioak atera.
- Ikastetxeetako aisialdi eskaintza aztertu.
- Gune informaletan (patio, ekitaldi eta abarretan) ikasleen arteko euskararen erabilera sustatzeko ekintzak egin.
Euskaraz ez dakiten herritarrak euskarara hurbiltzea
- Ikertu eta balorazioa egin martxan dauden egitasmoena: “gurasoak ere eskolara”, “ongi etorri”, “berbetan”, “euskaltegiko ikasleak”, “Aisa”…
- Ikasturte hasieran dauden programen berri eman, guraso bileretan.