Euskaraldia 2020

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, herritar bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

Entitateek dagoeneko eman dute izena eta Ariguneetan ari dira antolatzen. Herritarren izen-ematea irekita dago. Animatu zaitez!

……….

Euskaraldia es un ejercicio social para cambiar los hábitos lingüísticos entre los hablantes que entienden el euskara, extendido a todos los espacios de la sociedad y limitado en cuanto al tiempo. El objetivo principal de Euskaraldia es aumentar el uso del euskera a través del cambio de hábitos lingüísticos de la ciudadanía. En 2020, realizaremos el ejercicio del 20 de noviembre al 4 de diciembre y este año, además de poder participar a nivel individual (a través de los roles ahobizi o belarriprest), también podremos participar en grupo a través de lo que hemos denominado arigune.

………..

Pertsonak eta Entitateak

Euskaraldiaren 2. edizio honetan, aurrekoan bezala, pertsonek ahobizi eta belarriprest modura emango dute izena. Baina, horrez gain, entitateek (enpresa, denda, taberna, elkarte, erakunde, ikastetxe…) ere parte hartuko dute.

Zergatik entitateak?

Hitz egin, kolektiboan egiten da; beste norbaitekin hitz egiten dugu. Hizkuntza ez dugu bakarrik aukeratzen. EUSKARALDIAren edizio honetan antolatutako taldeei eman zaie aukera: taldean erabakitzen bada hizkuntza ohiturak aldatzea, norberak babes handiagoa sentituko du eta errazagoa izango da hizkuntza ohiturak aldatzea.

Herritarrak: Ahobizi eta Belarriprest

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dut uneoro. Hizketan beti euskaraz hasiko naiz, parekoak esan arte ez duela ulertzen.

Belarriprest: Besteek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta egoeraren arabera nik erabakiko dut noiz eta norekin egin euskaraz.

Entitateetan Ariguneak

Euskaraz lasai aritzeko guneak dira Ariguneak, bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki baitute. Entitatearen funtzionamenduan eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu. Bi motatakoak izan daitezke:

Barne-ariguneak: ohiko funtzionamendurako taldeak dira (sailak, zerbitzuak, kirol-taldeak, lan-taldeak, asanbladak…) eta bertako kide guztiek euskara ulertzeaz gain, kideen % 80 gutxienez ahobizi edo belarriprest modura ariketan parte hartzeko prest dago.

Kanpo-ariguneak: entitatean herritarrekiko harreman espazioetan (harreran, telefonoan, kutxetan, barran…) dauden pertsonek herritarrekin osatutako arigunea da. Espazio horietan beti egongo da belarriprest edo ahobizi den kide bat, gutxienez, herritarraren hizkuntza aukera bermatzeko.

Entitateko kideek ahobizi eta belarriprest moduan hartuko dute parte ariketan. Horietako batzuk ariguneetan egongo dira eta beste batzuk ez.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

www.euskaraldia.eus webgunean begiratu edo jarri harremanetan gurekin: