“Berrindartu eta jauzi”, euskara biziberritzeko ezinbestekoa. Kike Amonarriz urriaren 27an, 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian

Urriaren 27an, martitzena, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 18:30ean Portaleko Areto Nagusian. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Berrindartu eta jauzi, euskara biziberritzeko ezinbestekoa”. “Hamaika berbaldi” ekimena 2017aren bukaeran jarri zuen martxan Eibarren AKEBAI herritar plataforma eratu berriak. Lehenengo berbaldia, gainera, Kike Amonarrizek berak eskaini zigun abenduaren 19an, udaletxeko patioan, “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren[…]

Urteko azkena izango den ABENDUKO EUSKARAREN AGENDA prest

Hona hemen ABENDUKO EUSKARAREN AGENDA. Hilabete honetan ere euskarazko ekitaldi eta jarduera eskaintza zabala izango dugu herrian: tailerrak, Euskararen Eguna, antzerkia, Hamaika Berbaldi, Zapatuko Ipuina, Gipuzkoak Gazte-Tour, bertso-trama, Olentzero… Hau izango da urteko azkena, gozatu! AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO HEMEN SAKATU  

Prest dago AZAROKO EUSKARAREN AGENDA

AZAROAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu ez galdu prestatu dugun EUSKARAREN AGENDA. Hilabete honetan ere euskaraz gozatzeko hamaika jarduera antolatu dituzte eta horiek guztiak bildu ditugu Euskararen Agendan, zuek oso modu erraz eta erosoan kontsultatzeko moduan: antzezlanak, Idazlearekin Harixa Emoten euskarazko irakurketa kluba, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria,[…]

IRAILEKO EUSKARAREN AGENDA PREST DAGO!

Arrateko jaiak pasatu dira eta hemen gatoz berriz ere ikasturte berriari heltzeko prest. Hasteko, IRAILEAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldien berri ematen duen EUSKARAREN AGENDA prest dago. Hilabetea bete-beteta dator oraingoan ere: Berbetan aurkezpen eta jaialdiak, Hamaika Berbaldi, Harixa Emoten, UEUren ikastaroak… eta, JAKINA, UDAZKEN HONETAN PROTAGONISTA IZANGO DEN EUSKARALDIA! Hilero bezala, informazio guztia esku-eskura[…]

EKAINEKO EUSKARAREN AGENDA BETE-BETETA DATOR. ETA SANJUANETAN GEHIAGO!

EKAINEAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldien berri ematen duen EUSKARAREN AGENDA prest dago. Hilabetea bete-beteta dator oraingoan: hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, Hamaika Berbaldi, Ondo Egindako Lana, UEUren Udako Ikastaroak… eta EKITALDI GEHIAGO SANJUANETAKO EGITARAUAREN BARRUAN! Hilero bezala, informazio guztia esku-eskura aurkituko duzue EUSKARAREN AGENDAN. AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO HEMEN SAKATU  

AKEBAIren batzarra egin da

Atzo arratsaldean egin zen Eibarren AKEBAIren Batzarra, udaletxeko Pleno Aretoan, aurreikusitako gai-ordenari jarraituta. Batutako AKEKIDEei 2017ko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta ekin zitzaion batzarrari. Jarraian, 2018ko plana eta aurrekontua azaldu zituzten eta, ondoren, batzarrera joandakoek aho-batez onartu zuten bozka bidez. Ohiko gai horiei heldu ondoren, inkesta bidez egindako AKEBAI markaren inguruko diagnosia aurkeztu zuten eta,[…]

“Feminismoa eta euskara” solasaldia eta bertso-afari feminista egingo dira apirilaren 13an

Apirilaren 13an, 18:30ean, “Feminismoa eta euskara” izenburuko solasaldia egingo da udaletxeko patioan, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin, Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan. Ondoren, poteo girotua antolatu dute eta, eguna biribiltzeko, 21:00etan bertso-afari feminista hasiko da Kultu tabernan, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Gai-jartzailea Desiree Magro izango da. Afarirako txartelak Kultu tabernan ipini dituzte[…]

Egitasmoak

Hauek dira, besteak beste, Eibarren Akebaik gauzatzen dituen egitasmoak:

“Nola aldatu diren gauzak, kamarada!” mahai-ingurua bideoan osorik jaso eta ikusgai ipini dugu

Euskarari buruzko gogoeta eta bizipen interesgarriak entzuteko aukera bikaina eskaini zigun aurrekoan Portalean egindako “Nola aldatu diren gauzak, kamarada!” izenburuko mahai-inguruak. Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain, adin-tarte zabala ordezkatzen duten eibartarrek jardun zuten berbetan, Jokin Bergara moderatzaileak gidatuta. Saioa Hamaika Berbaldi ekimenaren barruan Eibarren AKEBAIk antolatuta egin zen[…]

Euskarari buruzko bizipenak kontatuko dituzte hainbat eibartarrek otsailaren 20an egingo den mahai-inguruan

Hamaika berbaldi ekimenaren barruan, EIBARREN AKEBAIk antolatutako hirugarren saioa izango dugu otsailaren 20an, asteartea, 19:00etan Portaleko Areto Nagusian. Oraingoan mahai-ingurua prestatu dugu: Nola aldatu diren gauzak, kamarada!  izenburuari jarraituz, hainbat belaunaldiko eibartarrek euskararen inguruan izandako bizipenak kontatuko dizkigute. Horretarako Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain gonbidatu ditugu. Guztien artean[…]