Eibarren AKEBAIk urtero abiatzen duen kanpaina honen bitartez, euskaraz bizi nahi duten herritarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie.
Taulan ikus daitekeen bezala, azken urteetan handituz joan da Foru Ogasunarekin harremanetan euskara hautatu duten eibartar kopurua, baina hobetzeko tarte handia dago oraindik:
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa.