Appa hi!

Appa hi! aplikazioa eskuko telefonoaren bidez hitanoa praktikatzeko aplikazioa da, eta bost astean hika egiten ikasteko aukera ematen du. Badihardugu Euskara Elkarteak garatu du, CodeSyntax enpresarekin elkarlanean. Eibarko hitanoa praktikatzeko aukera gehitu zaio eta herrian zabalkundea egingo da herritarrak era ludiko batean Eibarko hitanoa ikastera anima daitezen.

Aplikazioaren helburua honakoa da: erabiltzailea 35 eguneko epean, hau da, bost astean, hika egiten hasteko prest egotea. Horretarako, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da, hikaren inguruko azalpenak: kasu batzuetan azalpen teorikoak, beste batzuetan aditztaulak… egun bakoitzean tokatzen dena. Eta azalpen horiek bestelako edukiz laguntzen dira, alde batetik, aplikazioa erakargarriago egiteko eta, bestetik, adibide errealak emateko: marrazkiak, bideoak, audioak edo bestelakoak, adibideekin.

Hemen deskargatu daiteke aplikazioa: