Astindu Eibar


Astindu, Eibarko hizkuntza-eskubideen ataria

Astindu Eibar, hizkuntza eskubideak Eibarren

Harremanetan jartzeko…

Onartutako fitxategiak: pdf|docx|zip|jpg|jpeg|png. · Atxikitutako fitxategiaren tamaina maximoa 10MB izango da.

Gure erantzuna jaso nahi baduzu, adierazi zelan nahi duzun harremana egitea:

Zure anonimotasuna prozesu guztian zehar bermatuta egongo da.

Zer da astindu?

Eibartarrek eta Eibarko zerbitzuetako erabiltzaileek hizkuntza-eskubideen inguruan izan ditzaketen zalantzak, kezkak, galderak… jasotzeko eta argitzeko kanal bat; bertokoa, gertukoa, herrikoa.

Herritarrek jasotako hizkuntza-eskubideen urraketak edo ustezko urraketak adierazteko eta partekatzeko kontaktua izango da, eta ahalik eta modu egokienean bideratzeko gomendioak eman eta bitartekaritza eskainiko dugu.

Gurekin harremanetan jartzeko:

Elkarlanean, elkarri lagunduz, modu baikor eta eraikitzailean lortuko dugu Eibarren euskararen presentzia handitzea. Eibartar guztion parte-hartzearekin lortuko dugu Eibar euskaldunagoa egitea.

Astindu beldurrak! Astindu zalantzak! Astindu ohiturak!

Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin lankidetzan

Agurne Gaubekak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Eibarren eman zuen hitzaldia hemen ikusgai:

Herritarron hizkuntza eskubideak

“Astindu Eibar” Akebairen egitasmoa da

Jakina denez, 2017an sortu zen AKEBAI herritar plataforma “Eibarko Hiria Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025” garatzeko asmoz. Plan horren helburu nagusia da Eibarko herritar, eragile, elkarte eta erakundeak aktibatu eta saretzea, Eibar euskaldunago bat izan dezagun, fokua batez ere Eibarko gazte eta haurren eremuan jarrita. Udalak egitasmo hau 10 urtez sustatzeko konpromisoa hartu zuen, baina lanak eta ardurak eibartar guztionak dira.

Euskaraz funtzionatuko duten erabilera-eremuak sortzea da iparra, hiztunak motibatzeko, irabazteko eta trinkotzeko. Hori guztia lortzeko denon ahalegina ezinbestekoa da. Planak 5 urteko bidea egin du, eta bizi dugun egoera zaila bada ere, aurrera jarraitzen dugu iparra galdu gabe eta dauzkagun indarrak baliatuta.

Erabileran eragiteko garbi dago hizkuntza-ohiturak aldatu behar ditugula eta ezinbestekoa dela euskal hiztunok ahalduntzea eta hizkuntza eskubideak ezagutzea. Horretarako sortu dugu “astindu eibarhizkuntza eskubideen ataria, herritarrei hizkuntza-eskubideen berri emateko, eta horiek bermatu eta errespetarazteko.

Helburua da Eibarren euskararen presentzia handitzea eta erabilera areagotzea eta normalizatzea.