Guinnessa

2017ko ekainaren 22an Eibarko herriak Guinness errekorra gainditu zuen. 2.500 lagunek koloreetako mosaiko bat irudikatu genuen, mugimenduan. Lore baten jaiotza irudikatu genuen, Akebairen logotipoan oinarrituz.

Izugarria izan zen herri mailan lortutako mugimendua eta parte-hartzea. 200 bolondres aritu ziren hilabetez, 4 auzotan banatuta, ekitaldi osoa antolatzen. Herrian sortu zen dinamika, ilusioa eta auzolana azpimarragarriak izan ziren. Guztion artean ahal dugula adierazi nahi genuen, eta halaxe suertatu zen. Behean daukazue Guinness ekitaldirako prestatutako materiala, esteka batzuk, parte-hartzaileen zerrenda eta abar.

 

 

………………………….

 

Zer egingo dugu?

  • 2.500 lagunek osatutako koloretako mosaikoa egingo dugu Udaletxeko plazan.
  • Koloreetako kamisetak eta txapelak erabiliko ditugu mosaikoa egiteko (Untzagan banatuko ditugu).
  • Oso erraza izango da. Etorri ongi pasatzeko gogoz, ez duzu besterik beharko! Ekitaldi guztian zehar, aurkezleek eta 100 boluntariok esango digute zer egin beharko dugun (noiz sartu, noiz jantzi arropa, noiz mugitu,…). Segi euren instrukzioak; oso erraza izango da.

 

Ordutegia

  • 18.00: auzoetatik Untzagara kalejirak. Auzotarrak euren auzoetan batuko gara, musikaz lagunduta eta guztiak Untzagarantz joango gara.
    • Urkizu-Azitain: Urkizuko plazan
    • Urki-Ipurua: Ubitxako parketxoan
    • Amaña-Legarre: Legarreko frontoian
  • 18.30: Untzaga inguruan biltzen hasiko gara, eta Guinness errekorra gainditzeko prestakuntza hasiko da. Koloreko kamisetak eta biserak banatuko ditugu, eta koordinatzaileek, taldeka, irudia osatzeko beharrezko diren instrukzioak emango dituzte.
    • Urkizu-Azitain (URDINAK): Toribio Etxeberrian
    • Urki-Ipurua (ARROSAK): Fermin Calbeton
    • Amaña-Legarre (LARANJAK): Ego Gain
    • Erdiguneakoak eta umeak (ZURIAK): Untzagako harmailak
  • 19.00 – 20:00:  Guinnesserako irudia sortzen hasiko gara 2.500 lagunen artean. Lehenengo koloreak; ondoren zuriak, pixkat beranduago.
  • 20:00: Guinness errekorra.
  • 21.00: Erromeria Txantxazelaiko Txosnagunean.

Ekitaldi guztian zehar animazioa izango da kaleetan, eta Untzagan pantaila erraldoi bat ere ipiniko da ekitaldia Txantxazelaiko harmailetatik jarraitu ahal izateko.

Ekitaldi guztian zehar, bi aurkezle zoragarri izango ditugu giroa animatzen eta informazioa ematen partaideei: Ylenia Baglietto eta Haritz Lete.

Kontuan izatekoak

Dena dago prest! Koordinatzaileen instrukzioak jarraituta, dena ondo aterako da. Hona hemen aholku batzuk:

  • Komeni da arropa arina eta oinetako erosoak eramatea. Kontuan izan arropen gainetik kamiseta jarri beharko dela eta buruan bisera.
  • Eskuak libre izan, eta ez eraman ez poltsarik, ez motxilarik.
  • Lasai egon eta ematen diren instrukzioak jarraitu. Egin beharrekoa erraza da. Zalantzarik izanez gero, koordinatzaileei galdetu.
  • Behin mosaikora sartuta, ezingo da irten. Komuneko lanak eginda etorri.
  • Komeni da umeak eta pertsona nagusiak amaieran sartzea irudira. Horrela denbora gutxiago egon beharko dute zutik jende artean.
  • Gogoan izan, 6 urtetik beherako umerik ezingo dela egon mosaikoaren barruan.
  • Ekarri behar duzun bakarra: umorea, pazientzia pixkat eta ondo pasatzeko gogoa!!!

……………………………………………………..

 

¿Que haremos?

  • Realizaremos un mosaico de colores, formado por 2.500 personas, que se verá desde arriba, en la plaza del Ayuntamiento.
  • Utilizaremos gorras y camisetas de colores para realizar el mosaico  (los repartiremos en Unzaga, a medida que vayamos entrando en orden a la plaza).
  • Será muy-muy sencillo. Lo único que necesitas traer es buen humor y ganas de pasartelo bien! A lo largo del acto, habrá 3 presentadores y 100 voluntarios que nos dirán lo que tenemos que hacer a cada momento (cuándo entrar, dónde colocarnos, cuándo vestirnos la camiseta,…). Simplemente sigue las instrucciones, que serán super-sencillas.

 

Horario

  • 18.00: los representantes de los barrios se juntarán cada uno en su zona, para dirigirse a Unzaga.
    • Urkizu-Azitain: Plaza de Urkizu
    • Urki-Ipurua: parque de Ubitxa
    • Amaña-Legarre: frontón de Legarre
  • 18.30: Nos juntaremos todos en Unzaga. Comenzarán los preparativos para el Guinnes (repartir las camisetas, dar las instrucciones,…).
    • Urkizu-Azitain (AZULES): Toribio Etxeberria
    • Urki-Ipurua (ROSAS): Fermin Calbeto
    • Amaña-Legarre (NARANJAS): Ego Gai
    • Centro y niños 6-12 años (BLANCOS): gradas de Unzaga
  • 19.00 – 20:00:  Comenzaremos a entrar, en ordez, para formar la imagen del Guinness. Primero entrarán los colores; algo más tarde los blancos.
  • 20:00: Comenzará la prueba del Guinnes.
  • 21.00: Romería en las Txosnas de Txantxazelai.

Durante todo el acto del Guinness, habrá una pantalla gigante frente a las gradas de Unzaga, donde se podrá seguir todo el acto. Contaremos con dos presentadores que animarán el evento, y nos darán toda la información práctica que necesitesmo. Se trata de Ylenia Baglietto y Haritz Lete.

Consejos a seguir

  • Cada uno puede ir vestido como quiera, pero conviene llevar ropa ligera y calzado cómodo. Hay que tener en cuenta que hay que ponerse una camiseta por encima de la ropa y una visera en la cabeza.

  • Conviene tener las manos libres y no llevar ni bolsas, ni mochilas.

  • Es conveniente que los/las niños/as y las personas más mayores entren en último lugar en la figura, de esa manera estarán menos tiempo de pie entre la gente.

  • Una vez dentro de la figura, no se podrá salir, por eso conviene “pasar antes por el servicio” si es necesario.
  • Será muy-muy sencillo. Tan sólo sigue las instrucciones que se den (tanto los voluntarios que estarán en el mosaico, como los presentadores). La mayoría de nosotros no tendremos que hacer nada más que estarnos quietos durante unos minutos.

  • Tan sólo te pedimos que traigas una cosa: buen humor, paciencia, y lo más importante: ¡¡¡GANAS DE PASARTELO BIEN!!!