Haurren aurrean helduok heldu, guraso eta bestelako hezitzaileen arteko, hau da, helduen arteko, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.
HAHH ekimenaren baitan ekintzak antolatu ditugu Eibarren, guraso eta zaintzaileen arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko.
Nori dago zuzendua?
0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten helduak dira ariketako xede taldea: gurasoak zein zaintza lanetan aritzen diren bestelako senide eta herritarrak. Helduen arteko hizkuntza praktiketan eragitea da helburua (ez gara ari helduek umeei euskaraz hitz egiteari buruz, praktika hau ere bultzatzen dugula esan beharrik ez dagoen arren). Helduak diogunean, umeekin ari diren 16 urtetik gorako herritarrei buruz ari gara.

Eibarren
Urriaren 24an Kike Amonarrizen hitzaldia izan genuen. Saioa irekia eta doakoa izan zen, eta hitzaldiak iraun zuen bitartean haurrentzako tailerra ere egon zen.




