Euskaraldia

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

……….

Euskaraldia es un ejercicio social para cambiar los hábitos lingüísticos entre los hablantes que entienden el euskara, extendido a todos los espacios de la sociedad y limitado en cuanto al tiempo. El objetivo principal de Euskaraldia es aumentar el uso del euskera a través del cambio de hábitos lingüísticos de la ciudadanía. En 2020 se organizó la segunda edición del Euskaraldia, del 20 de noviembre al 4 de diciembre , donde se pudo participar tanto a nivel individual (a través de los roles ahobizi o belarriprest), como en grupo a través de lo que denominamos arigune.

………..

2025eko maiatzaren 15tik 25era egin zen Euskaraldiaren 4. edizioa Euskal Herri osoan zehar. Aurreko edizioetan bezala, Eibartarrek ariketa sozial kolektiboan parte hartzeko aukera izan dute aurten, norbanako edo entitate moduan izena emanda.

2025eko Euskaraldian 1524 norbanakok eta 68 entitatek eman dute izena Eibarren.

Akebai izan da Euskaraldiko 4. edizioaren antolakuntza eta dinamizazio lanen arduraduna, eta horretarako Eibarko norbanako, ordezkari eta entitatez osatutako lan-talde bat osatu zen. Lan-talde hori izan da Euskaraldiko ekintza eta ekimenen gidaritza-motorra. Laburpen bideo honetan dago ikusgai Eibarren 2025eko Euskaraldiaren harira egin diren gauza guztiak:

2025eko edizioan Eibarren ekimen berezi bat egin dugu Euskaraldia girotzeko: Gure bihotzaren taupadak abestiaren Eibarko bertsioa eta bideoklipa. Bulego taldearen abestia izan da aurtengo edizioaren abesti ofiziala, eta Eibarren gure kutsua eman nahi izan diogu.

Jon Alonso Eibarko abeslariak, eta 2025eko Euskaraldiko Hamaikakoko kideak, jarri dio ahotsa bertsioari, ODE Taldearen eta Eibarko Koro Gaztearen laguntzarekin. Bideokliparen koreografia KAXA eta Eibarko Dantza Eskolaren eskutik dator, eta bideoklipean herriko hainbat eragile, talde, entitate eta herritar ageri dira.

Pertsonak eta Entitateak

Euskaraldiaren 4. edizio honetan, aurrekoan bezala, pertsonek ahobizi eta belarriprest modura eman dute izena. Baina, horrez gain, entitateek (enpresa, denda, taberna, elkarte, erakunde, ikastetxe…) ere parte hartu dute.

Herritarrak: Ahobizi eta Belarriprest

  • Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dut uneoro. Hizketan beti euskaraz hasiko naiz, parekoak esan arte ez duela ulertzen.
  • Belarriprest: Besteek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta egoeraren arabera nik erabakiko dut noiz eta norekin egin euskaraz.

Entitateak: Arigune eta Euskaraldiaren dinamikak martxan jartzeko espazioak

Euskaraz lasai aritzeko guneak dira Ariguneak, bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki baitute. Entitatearen funtzionamenduan eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu. Bi motatakoak izan daitezke:

Entitateko kideek ahobizi eta belarriprest moduan hartuko dute parte ariketan. Horietako batzuk ariguneetan egongo dira eta beste batzuk ez.

Zergatik entitateak?

Hitz egin, kolektiboan egiten da; beste norbaitekin hitz egiten dugu. Hizkuntza ez dugu bakarrik aukeratzen. Horregatik Euskaraldian era batera edo bestera antolatutako talde orori bere tokia ematen zaio: taldean erabakitzen bada hizkuntza ohiturak aldatzea, norberak babes handiagoa sentituko du eta errazagoa izango da hizkuntza ohiturak aldatzea.

Hemen dituzue Eibarren 2025eko Euskaraldian parte hartu duten entitateetako batzuen argazkiak: