2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egin zen Euskaraldiaren 2. edizioa (ikus hemen 2018ko 1. Euskaraldiko informazioa). Bigarren ekitaldi honetan herritar bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango genuen arigune–en bidez.
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
……….
Euskaraldia es un ejercicio social para cambiar los hábitos lingüísticos entre los hablantes que entienden el euskara, extendido a todos los espacios de la sociedad y limitado en cuanto al tiempo. El objetivo principal de Euskaraldia es aumentar el uso del euskera a través del cambio de hábitos lingüísticos de la ciudadanía. En 2020 se organizó la segunda edición del Euskaraldia, del 20 de noviembre al 4 de diciembre , donde se pudo participar tanto a nivel individual (a través de los roles ahobizi o belarriprest), como en grupo a través de lo que denominamos arigune.
………..
Pertsonak eta Entitateak
Euskaraldiaren 2. edizio honetan, aurrekoan bezala, pertsonek ahobizi eta belarriprest modura emango dute izena. Baina, horrez gain, entitateek (enpresa, denda, taberna, elkarte, erakunde, ikastetxe…) ere parte hartuko dute.
Zergatik entitateak?
Hitz egin, kolektiboan egiten da; beste norbaitekin hitz egiten dugu. Hizkuntza ez dugu bakarrik aukeratzen. EUSKARALDIAren edizio honetan antolatutako taldeei eman zaie aukera: taldean erabakitzen bada hizkuntza ohiturak aldatzea, norberak babes handiagoa sentituko du eta errazagoa izango da hizkuntza ohiturak aldatzea.
Hemen dituzue 2020ko Euskaraldian Eibarren parte hartu duten entitateetako batzuen argazkiak:
Herritarrak: Ahobizi eta Belarriprest
- Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dut uneoro. Hizketan beti euskaraz hasiko naiz, parekoak esan arte ez duela ulertzen.
- Belarriprest: Besteek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta egoeraren arabera nik erabakiko dut noiz eta norekin egin euskaraz.
Entitateetan Ariguneak
Euskaraz lasai aritzeko guneak dira Ariguneak, bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki baitute. Entitatearen funtzionamenduan eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu. Bi motatakoak izan daitezke:
Barne-ariguneak: ohiko funtzionamendurako taldeak dira (sailak, zerbitzuak, kirol-taldeak, lan-taldeak, asanbladak…) eta bertako kide guztiek euskara ulertzeaz gain, kideen % 80 gutxienez ahobizi edo belarriprest modura ariketan parte hartzeko prest dago.
Kanpo-ariguneak: entitatean herritarrekiko harreman espazioetan (harreran, telefonoan, kutxetan, barran…) dauden pertsonek herritarrekin osatutako arigunea da. Espazio horietan beti egongo da belarriprest edo ahobizi den kide bat, gutxienez, herritarraren hizkuntza aukera bermatzeko.
Entitateko kideek ahobizi eta belarriprest moduan hartuko dute parte ariketan. Horietako batzuk ariguneetan egongo dira eta beste batzuk ez.