Gaitu

Zure ahotsa garrantzitsua da: ahots asko eta askotarikoak behar ditugu, milaka. Eta zure ere bai, noski. Horretarako, sartu hona mesedez: GAITU

Gutzion artean ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari!

Adminen artifizialak euskaraz egin dezan…

Erronka berri bat dugu euskaldunok: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.

Hizkuntza gutxituak ez daude enpresa teknologiko handien asmotan, eta euskara, guk euskaldunok sartu behar dugu mundu digitalean. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Common Voice euskaraz

Ekimen irekia da, irabazi-asmorik gabea, kolaboratiboa eta orain masiboa bihurtu nahi dugu.

105 hizkuntzatan hasiak dira Common Voice-en ahots ekarpenak egiten, eta ia beste hainbestetan prestatzen ari dira.

Auzolanean egingo dugu!

Elkarlana sustatzen ari gara, proiektuan eragile asko inplika daitezen. Erakunde handiak zein txikiak, pribatuak zein publikoak, azken finean, gizarte osoa. Guztien artean sortuko dugun ahotsen datu-basea gero teknologia enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.