2017ko ekainaren 22an Eibarko herriak Guinness errekorra gainditu zuen: “Largest transforming human image” izenekoa. 2.500 lagunek koloreetako mosaiko bat irudikatu genuen, mugimenduan. Akebairen logotipoan oinarrituta, lore baten jaiotza irudikatu genuen.
Izugarria izan zen herri mailan lortutako mugimendua eta parte-hartzea. 200 bolondres aritu ziren hilabetez, 4 auzotan banatuta, ekitaldi osoa antolatzen. Herrian sortu zen dinamika, ilusioa eta auzolana azpimarragarriak izan ziren. Guztion artean ahal dugula adierazi nahi genuen, eta halaxe suertatu zen. Hemen daude errekorraren bi bideo eta ekimenean parte hartutako talde eta eragile guztien zerrenda: