Haurren aurrean helduok heldu

Haurren aurrean helduok heldu, guraso eta bestelako hezitzaileen arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO,  hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.

Urriaren 19tik 29ra bitartean ekintzak antolatuko ditugu Eibarren, guraso eta zaintzaileen arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko.

Nori dago zuzendua?

0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten helduak dira ariketako xede taldea: gurasoak zein zaintza lanetan aritzen diren bestelako senide eta herritarrak. Helduen arteko hizkuntza praktiketan eragitea da helburua (ez gara ari helduek umeei euskaraz hitz egiteari buruz, praktika hau ere bultzatzen dugula esan beharrik ez dagoen arren). Helduak diogunean, umeekin ari diren 16 urtetik gorako herritarrei buruz ari gara.

Eibarren

Urriaren 24an Kike Amonarrizen hitzaldia izango dugu Eibarren, 18:45ean Errebal Plazako lehen solairuan.

Saioa irekia eta doakoa izango da, eta hitzaldiak irauten duten bitartean haurrentzako tailerra egongo da.