SuperAkeak

AKEBAIk, 2018an familien hizkuntza egoeraren diagnosia egiteko asmoz, LH2, LH5 eta DBH2 mailetan pasatutako galdetegietatik jasotako informazioan eta datuetan oinarritutako txostena eskuratu zuen. Informazio hori besterik gabe gizarteratu eta kezka eta porrot sentsazioa areagotu beharrean, hortik jasotako informazioa baliatuta, eragin positiboa lortzeko egitasmoak planifikatzea pentsatu zen: ikastetxe eremua blindatu, ikasleak protagonista bihurtu, eibartar euskaldun izatearen harrotasuna sentiarazi…

Familia diagnosiak azaldutako egoera eta datuak hobetzen hasteko egitasmo bat proposatzen du AKEBAIk. Helburua da gurasoengan eragitea umeen bitartez. LH2ko ikasleekin lantzeko proiektua da; erakargarria, umeak protagonista bihurtuko dituena… Maila horretako umeek misio bat izango dute: Eibar hobea egitea (euskara gehiago erabiltzea, ingurua zaintzea…) Etorkizunetik datozen bi pertsonaik (AKE eta KLIK) aukeratu dituzte, misio hori eurek beteko dutelako ondoen; Superheroiak (Super Akeak) izango dira. Hainbat eginkizun jarriko zaizkie, eta horietako batzuk burutzeko gurasoekin batera aritu beharko dute.