Guinnessa

2017ko ekainaren 22an Eibarko herriak Guinness errekorra gainditu zuen. 2.500 lagunek koloreetako mosaiko bat irudikatu genuen, mugimenduan. Lore baten jaiotza irudikatu genuen, Akebairen logotipoan oinarrituz.

Izugarria izan zen herri mailan lortutako mugimendua eta parte-hartzea. 200 bolondres aritu ziren hilabetez, 4 auzotan banatuta, ekitaldi osoa antolatzen. Herrian sortu zen dinamika, ilusioa eta auzolana azpimarragarriak izan ziren. Guztion artean ahal dugula adierazi nahi genuen, eta halaxe suertatu zen. Behean daukazue Guinness ekitaldirako prestatutako materiala, esteka batzuk, parte-hartzaileen zerrenda eta abar.