Eman izena Euskaraldian

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskal Herriko 350 bat herrik hartuko du parte Euskaraldian. Eibarrek ere bai. Parte hartu zuk ere eta eman bultzada euskarari.

EMAN IZENA

Eibarren Akebai

Eibar euskaldunago baten bila!
Eibarren euskarak bere lekua izatea nahi dugulako, elkarlanean ari gara guztion artean

Eibarko Udalak “Eibarko Hiriaren Euskararen Plan Estrategikoa” onartu zuen 2016-2025 epeadirako. Plan Estrategiko hori 50 herritarren parte-hartzearekin diseinatu zen, EMUNen gidaritzapean. 2016 amaieran adostu ziren oinarriak eta 2017an jarriko da martxan. Horretarako hainbat bilera antolatu dira azken hilabeteetan Eibarren, eta 50 laguneko foro horrek hartu ditu orain arteko erabakiak.

Plan horren helburu nagusia da, Eibarko herritar, eragile, elkarte eta erakundeak aktibatzea eta saretzea, 10 urteko epean Eibar euskaldunago bat izan dezagun, fokua, batez ere, Eibarko gazte eta haurren eremuan jarrita. Beharleku horretan, eibartar guztiok izan beharko dugu protagonista. Udalak egitasmo hau 10 urtez sustatzeko konpromisoa hartu du, baina hemendik aurrerako lanak eta ardurak eibartar guztionak izango dira. Aukera historiko hori aprobetxatu behar dugu, guztiok bat egin, eta erronka horri eutsiz. Langintza horretan buru belarri inplikatu beharko gara, gehienbat haur eta gazte giroko eragileak. Eta euskaraz funtzionatuko duten erabilera-eremuak sortzea izango da datozen urteetarako iparra, hiztunak motibatzeko, irabazteko eta trinkotzeko.

Helburuak lortzeko, egitasmo ireki eta parte-hartzaile bat sortu nahi dugu, sendoa bezain zabala, berria, ilusionantea eta anbiziosoa, erronka puntu bat ere izango duena eta aukera historiko hori aprobetxatzeko aukera emango diguna. Denon ahaleginak eta indarrak batzeko unea da, helburu bakar batekin: gure herria euskaldunago egitea, hain zuzen ere. Ondo antolatzea izango da garrantzitsuena, talde-lana ezinbesteko bilakatuz.

Kontaktua