Azken urteotan hamaika hitzaldi, tertulia edota mahainguru antolatu ditugu, “Hamaika Berbaldi” izenburupean.
Hamaika saio horien helburuak ere hamaika dira: Eibarren AKEBAIko kideok motibatzea/aktibatzea eta euskararen aldeko diskurtsoa berritzea, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzea, euskaraz bizi ez den jendearengana iristea…
Hona hemen orain arte antolatu ditugun jardueretako batzuk:
- Hizkuntza eskubideak, denon auzia (Agurne Gaubeka, Behatokitik)
- Berrindartu eta jauzi (Kike Amonarriz)
- Nola aldatu diren gauzak, kamarada! (mahai-ingurua, 5 belaunaldi ezberdinetako ordezkariekin)
- Umeak euskaldun haztea helburu (Paula Casares)
- Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere (Kike Amonarriz)