“Nola aldatu diren gauzak, kamarada!” mahai-ingurua bideoan osorik jaso eta ikusgai ipini dugu

Euskarari buruzko gogoeta eta bizipen interesgarriak entzuteko aukera bikaina eskaini zigun aurrekoan Portalean egindako “Nola aldatu diren gauzak, kamarada!” izenburuko mahai-inguruak. Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain, adin-tarte zabala ordezkatzen duten eibartarrek jardun zuten berbetan, Jokin Bergara moderatzaileak gidatuta. Saioa Hamaika Berbaldi ekimenaren barruan Eibarren AKEBAIk antolatuta egin zen[…]

Euskarari buruzko bizipenak kontatuko dituzte hainbat eibartarrek otsailaren 20an egingo den mahai-inguruan

Hamaika berbaldi ekimenaren barruan, EIBARREN AKEBAIk antolatutako hirugarren saioa izango dugu otsailaren 20an, asteartea, 19:00etan Portaleko Areto Nagusian. Oraingoan mahai-ingurua prestatu dugu: Nola aldatu diren gauzak, kamarada!  izenburuari jarraituz, hainbat belaunaldiko eibartarrek euskararen inguruan izandako bizipenak kontatuko dizkigute. Horretarako Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain gonbidatu ditugu. Guztien artean[…]

AKEBAIko Kultura mahaiak kaleratuko du EIBARKO EUSKARAREN AGENDA aurrerantzean

Aurrerantzean EIBARREN AKEBAIko Kultura mahaia arduratu da EIBARKO EUSKARAREN AGENDAZ eta, ikusgarriagoa egiteko, itxura aldatu diote. Beraz, hilero-hilero euskararen agenda kaleratuko dute AKEBAIko Kultura mahaiko kideek, Eibarren euskaraz gozatzeko aukera eskainiko diguten ekitaldien berri modu erakargarri eta erosoan emateko. Asmo hori lortzeko, baina, oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak eta edukien zabalkunderako kanal egokiak izatea.[…]