Domekan itxiko da Euskaraldirako entitateen izen-ematea

Oraindik zuen denda, elkarte, erakunde, taberna, ikastetxe, edo taldearen izena eman ez baduzue baina Euskaraldian parte hartzeko asmotan bazabiltzate, jakin irailaren 27an, domekan, itxiko dela epea. Dagoeneko Eibarko 70 entitate inguru daude izena emanda, eta 250 arigune inguru osatu dira. Bideo honetan ikus ditzakezue parte hartuko duten entitate batzuk. Izena emateko sartu HEMEN eta bete[…]

Euskaraldian parte hartzeko gonbitea jasoko dute herriko entitateek

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da aurten Euskaraldia, 15 eguneko ariketa soziala. Bigarren edizio honen berrikuntza ariguneak dira, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuak. Azaroaren 20tik abenduren 4ra bitartean egingo da aurten Euskaraldia, 15 eguneko ariketa soziala. 2. edizio honen berrikuntza nabarmena ariguneena da, era guztietako erakunde, enpresa[…]

0, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta zazpigarrena: Partekatu bizipenak

Etxealditik Euskaraldira ekimenean orain arte egindako proposamenak adi jarraitu badituzu (gogoeta ariketa, egin tarte jolasari, online poteoa, euskara mahaira, esker on mezuak, erosketak euskaraz, zinea etxean) begiratu gaurko proposamena: bizipenak partekatu #7 (apirilak 30) Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator. Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar[…]

Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu?

Euskaraldiaren 2. edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da. Helburu nagusia gure hizkuntza ohiturak aldatzea da, eta horretan etxetik hastea da onena. Horretarako antolatu da Etxealditik Euskaraldira ekimena, Euskaraldirako prestatzeko, bizi dugun egoera honetan gure ohiturak aldatzeko bidean urrats bat egin dezagun aurrera. Baina nola egingo dugu? Zer da Etxealditik Euskaraldira? Bideo honetan Kike[…]

Etxealditik Euskaraldira

“Etxealditik Euskaraldira” ekimena datorren astelehenean (apirilak 20) abiatuko da, etxeko hizkuntza ohituren aldaketa bultzatu eta euskara gehiago erabiltzeko. Bizi dugun egoera honetan ere euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiteko gonbita da. “Orain ditugun ia harreman gehienak hurbilekoekin ditugula jakinda, erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean pentsatu eta aldaketak egiteko pausoa emateko aukera aproposa izan daitekeela iruditzen zaigu.[…]

Euskaraldiaren ikerketarako 3. galdetegia bete eta bidaltzeko epea bi aste barru itxiko da

Badira pare bat aste Euskaraldiko ikerketako hirugarren galdetegia bidali zela (Soziolinguistika Klusterrak zuzentzen duen ikerketa). Galdetegi hori betetzeak garrantzi handia dauka Euskaraldiaren prozesuaz, eraginaz eta emaitzez ahalik eta informazio zehatzena eskuratzeko. Horregatik, hirugarren eta azken galdetegi hori betetzeko eskatzen zaigu ahobizi eta belarriprestoi (aurreko bi galdetegiak bete dituztenek bakarrik bete dezakete hirugarren galdetegia). Bi asteren[…]

Non daukazu txapa?

Ahobizi eta belarriprestak Korrika KORRIKAn ere ahobizi eta belarriprest izateko deia egin dute AEK-K eta Topaguneak. Informazio gehiago: topagunea.eus eta korrika.eus Beraz, apirilaren 13rako, KORRIKA Eibarrera heltzen den egunerako, atera Euskaraldian erabili zenuen txapa, eta…

EUSKARALDIA parte-hartzea

Eibarko datuak Euskaraldian, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Eibarren zenbat herritarrek hartu duten parte jakin nahi baduzu (ahobizi, belarriprest edo bihotzgoxo kopurua, genero eta adinaren arabera nola banatu den kopurua…), BEGIRATU HEMEN Euskaraldia zenbakitan Bestalde, Gaindegiak (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia), Euskaraldiko parte-hartze datuak hartu eta zenbakitara ekarri eta irakurri ditu. Hala,[…]

3.735 eibartar Euskaraldian parte hartzen… ETA HAU HASIERA BESTERIK EZ DA!

Gaur Euskaraldiaren 6. eguna dugu. Izen-ematea itxita dago eta Eibarren 3.700 lagunetik gora daude izena emanda ahobizi, belarriprest edo bihotzgoxo moduan. Horiek dira datuak, baina nola doaz hizkuntza ohiturak aldatzeko ahaleginak? Nolakoa egiten ari zaizue aldean daramazuen txapa/konpromisoa? Orain arteko bizipenak eta hemendik aurrerakoak kontatu eta besteekin partekatu nahi badituzue, bidali helbide honetara eta guk[…]