Domekan itxiko da Euskaraldirako entitateen izen-ematea

Oraindik zuen denda, elkarte, erakunde, taberna, ikastetxe, edo taldearen izena eman ez baduzue baina Euskaraldian parte hartzeko asmotan bazabiltzate, jakin irailaren 27an, domekan, itxiko dela epea. Dagoeneko Eibarko 70 entitate inguru daude izena emanda, eta 250 arigune inguru osatu dira. Bideo honetan ikus ditzakezue parte hartuko duten entitate batzuk.

Izena emateko sartu HEMEN eta bete formularioa.