Iosu Ozaitak eta Jaime Altunak “Zer gertatzen da urriaren 31n, iluntzen duenean?” izenburuko berbaldia emango dute urriaren 23an

“Zer gertatzen da urriaren 31n, iluntzen duenean?” izenburuko hitzaldia emango dute Iosu Ozaitak eta Jaime Altunak datorren martitzenean, urriaren 23an, 19:00etan Portaleko areto nagusian. AKEBAIk antolatuta, Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan egingo den hurrengo berbaldian gure ohituren inguruan jardungo dute berbetan Arimen Gauaren ospakizunaren inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera jasotzen duen ikerketa lanari esker 2015eko[…]

“Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” izenburuko saioa egingo da irailaren 26an Indianokua gaztelekuan, HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren baitan

Datorren asteazkenean, irailak 26, 19:00etan, AKEBAIk antolatutako HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren barruan, zazpigarren saioa, “Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” izenburukoa izango dugu. Batetik, LUTXO EGIA idazleak hilabetez gaztelaniaz egin gabe Bilbon bizitzeko bere esperientziaren berri emango digu. Eta, bestetik, MIREN GISASOLA, MALEN ILLARRAMENDI eta IRUNE JAIO, “M&M Euskaraldian” bideoblogaren protagonistak eta egilea ere gurekin[…]

Bertsolaritzaz, euskeraz eta integrazioaz jardungo du Jon Maiak HAMAIKA BERBALDI egitasmoko seigarren saioan

Hamaika Berbaldi egitasmoko seigarren saioa egingo da gaur arratsaldean, 19:00etan Urkizu herri ikastetxean: “Desde Extremadura al bertsolarismo. La historia de una integración” izenburuko hitzaldia emango du Jon Maia idazle, abeslari, bertsolari eta dokumentalistak, gazteleraz, AKEBAIk As Burgas Galiziako Etxearekin lankidetzan antolatu duen berbaldian. Emigranteen semea izanik, euskararekin izandako bizipenak azalduko ditu Maiak eta, horrekin batera,[…]

“Feminismoa eta euskara” berbaldirako galderak aurretiaz bidaltzeko aukera zabaldu dute

Barixakuan Eibarren AKEBAIk antolatutako bosgarren berbaldia egingo da udaletxeko patioan, 18:30ean. Oraingo honetan saioa NALUA Eibarko Feminista taldearekin, Arrate Kultur Elkartearekin eta Hankamotxak Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatu du AKEBAIk. Apirilaren 13an, beraz, “FEMINISMOA ETA EUSKARA” gaiaren inguruan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin berbetan jarduteko aukera izango da. Hala ere, Loreari edota Idurreri egiteko galderaren bat[…]