AKEBAI aurten ere Korrikarekin

Martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean Korrika 22 izango dugu, herriz herri Euskal Herrian zehar, Amurrion hasi eta Donostiaraino. Eibartik apirilaren 1ean igaroko da; Ermutik helduko da Eibarrera 09:30ak aldera, eta gure herritik Elgoibarrerantz abiatuko da. Herriko beste elkarte/erakunde/talde askok bezala, AKEBAIk ere parte hartuko du Korrikan. Egokitu zaigun zatia (214 – 2 kilometroa): Fausto tabernatik[…]

MARTXOKO EUSKARAREN AGENDA.

Hil honetan ere ekitaldi ugari izango dugu Eibarren: Antzerki jardunaldiak, Kirol jardunaldiak, Asteklima, Transmisio mintegia, zinea, Emakumeen eguneko ekitaldiak… AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN

Herrian EUSKARALDIAren enbaxadore izango den Eibarko HAMAIKAKOA aurkeztu dute

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herriko 350 bat herrik hartuko du parte EUSKARALDIA egitasmoan, Eibarrek ere bai. Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak abiatu dute ekimena, eta hainbat erakunde eta entitatek bultzatzen dute. Herrietan batzordeak eratu dira informazioa zabaltzeko eta Eibarren, AKEBAI herri-plataforma ari da horretan. Hala ere, herritarrak aktibatzeko eta zabalkundea errazteko, Hamaikakoak osatuko[…]

“Feminismoa eta euskara” berbaldirako galderak aurretiaz bidaltzeko aukera zabaldu dute

Barixakuan Eibarren AKEBAIk antolatutako bosgarren berbaldia egingo da udaletxeko patioan, 18:30ean. Oraingo honetan saioa NALUA Eibarko Feminista taldearekin, Arrate Kultur Elkartearekin eta Hankamotxak Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatu du AKEBAIk. Apirilaren 13an, beraz, “FEMINISMOA ETA EUSKARA” gaiaren inguruan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin berbetan jarduteko aukera izango da. Hala ere, Loreari edota Idurreri egiteko galderaren bat[…]

Kike Amonarriz: “Eibarren euskararen alde egiteko ilusioa ikusten dut”

Jende ugari bildu zen abenduaren 19an Ebarko udaletxeko patioan Kike Amonarriz soziolinguistaren inguruan, Akebai taldeak antolatutako “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere!” hitzaldian. Amonarrizek eskainitakoarekin “Hamaika Berbaldi” egitasmoa abiatu da. Asmoa, orain hasi eta 2018ko azarora bitartera 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egitea da, besteak beste euskararen aldeko diskurtsoa berritzeko, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzeko, euskaraz[…]

Kike Amonarrizek “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” hitzaldia emango du datorren martitzenean, 19:00etan udaletxeko patioan

Abenduaren 19an, martitzenean, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 19:00etan udaletxeko patioan. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere”. Saio honek hasiera emango dio “Hamaika berbaldi” ekimenari. Horren harira, 2017ko abenduan hasi eta 2018ko abendua bitartean 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egingo dira. Hamaika saio horien helburuak ere hamaika dira: Eibarren[…]