AKEBAI aurten ere Korrikarekin

Martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean Korrika 22 izango dugu, herriz herri Euskal Herrian zehar, Amurrion hasi eta Donostiaraino.

Eibartik apirilaren 1ean igaroko da; Ermutik helduko da Eibarrera 09:30ak aldera, eta gure herritik Elgoibarrerantz abiatuko da. Herriko beste elkarte/erakunde/talde askok bezala, AKEBAIk ere parte hartuko du Korrikan.

Egokitu zaigun zatia (214 – 2 kilometroa): Fausto tabernatik MRW-ra (Karmen kalea, 9), 9:50 inguruan. Lekukoa Joxe Mari Ulaziak eta Aitziber Uriak eramango dute tarte horretan.

Gainera, eguna aprobetxatu eta disfrutatzeko, Eibarko Gazte Mugimenduak egitarau txiki bat prestatu du:

Zuk ere parte hartuko duzu, ezta? Kristoren giroa izango da!