Abenduaren 11n izango da “HAMAIKA BERBALDI” egitasmoko hurrengo saioa

Abenduaren 11n, martitzena egingo da Hamaika Berbaldi egitasmoaren barruan antolatu den hurrengo saioa, urteko azkena: “Berbaldi interaktiboa: euskaldun berriak betiko berri?” izenburukoa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, udaletxeko patioan. Hizlariak M. Jesus Martin, Mohamed-Fadel-Taleb Mohamed, Sara Lamas eta Alina Ivan izango dira eta dinamizatzailea, berriz, Mariano Luke.