Gogoeta: Zeinekin egiten duzu euskaraz etxean eta etxetik? Zeinekin ez?

Apirilak 21

Has gaitezen ariketa bat egiten! Pentsatu al duzu inoiz zer hizkuntzatan aritzen zaren zure ingurukoekin? Etxekoekin, senideekin, lagunekin, lankideeekin… Zein hizkuntza erabiltzen duzue elkarrekin hitz egiten duzuenean? Eta hainbat batera elkartzen zaretenean?

Ariketa erraz bat proposatzen dizugu, paper edo kartulina batean egiteko modukoa. Pentsatu, idatzi eta erabaki zein harremanetan egin nahi duzun hizkuntza aldaketa eta zeintzuetan finkatu nahi duzun euskarazko harremana. Helburu horiek jartzea lagungarria izango zaizu ingurukoekin gaiari buruz hitz egin eta aldaketak elkarrekin egiteko.

Bideo honetan azaltzen da nola egin. Eta ariketa bukatutakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta @EtxealditikEuskaraldira etiketa erabiltzen!