Kike Amonarriz: “Eibarren euskararen alde egiteko ilusioa ikusten dut”

Jende ugari bildu zen abenduaren 19an Ebarko udaletxeko patioan Kike Amonarriz soziolinguistaren inguruan, Akebai taldeak antolatutako “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere!” hitzaldian. Amonarrizek eskainitakoarekin “Hamaika Berbaldi” egitasmoa abiatu da. Asmoa, orain hasi eta 2018ko azarora bitartera 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egitea da, besteak beste euskararen aldeko diskurtsoa berritzeko, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzeko, euskaraz[…]

Kike Amonarrizek “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” hitzaldia emango du datorren martitzenean, 19:00etan udaletxeko patioan

Abenduaren 19an, martitzenean, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 19:00etan udaletxeko patioan. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere”. Saio honek hasiera emango dio “Hamaika berbaldi” ekimenari. Horren harira, 2017ko abenduan hasi eta 2018ko abendua bitartean 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egingo dira. Hamaika saio horien helburuak ere hamaika dira: Eibarren[…]