Soraluzeko “Soragarriak” irabazle, Debabarreneko Euskararen Ginkanaren 1. edizioan

Debako “Sonakay” eta “Martintxo arrantzale” eta Eibarko “Ginkanklinak” berdinduta geratu ziren 2. postuan Giro polita izan zen atzo Coliseoan Euskararen Ginkanaren final handian, Andrea Covadonga eta Andrea Garcia bikote eibartarraren gidaritzapean. Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa honetan, Debabarreneko ikastetxeetako 21 taldek hartu dute parte. Internet bidezko 4 proba burutu ondoren, puntu gehien lortu zuten 4[…]

Abenduaren 4an jokatuko da Debabarreneko Euskararen Ginkanaren final handia, Coliseo antzokian

Kutxa Ekoguneak sustatutako lehiaketa honetan Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluzeko DBH4. mailako gazteek hartu dute parte. 21 talde izan dira guztira, eta horietako lauren artean jokatuko dute finala. Debako Martintxo Arrantzale, Eibarko Ginkanklinak eta Soraluzeko Soragarriak zuzenean sailkatu dira finalera. Laugarren taldea finalean bertan erabakiko da, Debako Sonakai eta Eibarko CD Urki taldeak berdinduta[…]

Abenduak 3, Euskararen Eguna. Denok Untzagara!

Jostorratz eta haria, saretuz herria Euskararen Egunean hainbat ekitaldi egingo dira egunean zehar Eibarren. Goizetik hasita, (11:00, 15:00 eta 15:30ean) dantzaldiak egongo dira Untzagan, parte hartu nahi duten guztientzat. 17:15ean kalejira egingo dugu anbulatoriotik hasita Untzagaraino, eta han, harmailen aldean (euria egingo balu karpan), EUSKERAREN SAREA osatuko dugu eibartarrok, arratsaldeko 18:00etan. 19:00etan Euskararen aldeko ordenantza[…]