“Gaitu” ahots-grabaketa maratoia egingo de Eibarren

Ekimenak adimen artifizialari euskaraz irakastea du helburu, eta Eibarren bi egunetan 12.500 esaldi grabatzeko erronka luzatu da. Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar zaie. Horretarako jarri da abian Gaitu proiektua: euskarazko milaka ordu eta milaka ahots biltzeko Euskal Herri osoan. Euskararen Egunari lotuta, abenduaren 1ean eta 2an ahots-grabaketa maratoia[…]

Euskararen hilabetea: azaroko agenda

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, azaroan zehar Eibarren euskaraz antolatu diren ekintzei aipamen berezia egin nahi zaie “Euskararen azaroa” agendan. Aurrerago, Euskararen Egunaren bueltan egingo diren ekintzen berri emango dugu.

Martxan da “Astindu Eibar” lehiaketa

100 euroko erosketa-bonoa eta Coliseo eta Museorako sarrerak daude jokoan hizkuntza-eskubideen inguruko lehiaketan. Eibarren Akebaik “Astindu Eibar” lehiaketa abiatu du, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin. Parte hartzeko, hizkuntza-eskubideen inguruko galdetegi labur bati erantzun beharko diote herritarrek formulario bidez (hiru galdera dira, eta egia ala gezurra diren asmatu behar da). Guztira lau lehiaketa argitaratuko dira azaroan[…]