Eibarren euskaraz antolatzen diren kultur ekitaldien berri izan nahi baduzu, egin zaitez harpidedun.
“Eibarren AKEBAI” herritarron plataformak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, Telegram kanal bat zabaldu du: “Eibarren euskaraz”. Gure herrian euskaraz antolatzen diren ekitaldien berri izan nahi baduzu, egin zaitez harpidedun. Oso erosoa da. Telegram aplikazioa instalatu, gure kanalera harpidetu, eta mugikorrean jasoko duzu informazioa (ordenagailuan ere bai, nahi izanez gero). Eibarren euskaraz edota euskararen inguruan antolatzen diren ekitaldien inguruko informazioa zabalduko da bakarrik; talde eragileetako kudeatzaileek egingo dute hori. Harpidedunok, horrela, informazio zehatza eta zuzena izango duzue. Antolatzaileek informazioa zabaldu, eta harpidedunek jaso; hori da kanalaren helburua. Ez dago elkarrizketan aritzeko aukerarik. Bideo honetan erakusten dugu zelan harpidetu kanalera. Jarraitu argibideak, eta erraz-erraz egingo duzu.