MARTXAN DA DEBABARRENEKO EUSKARAREN GINKANA

21 taldek eman dute izena. Eibarko 8 talde ditugu lehian.

“Eibar BHI 4.B”, “Ginkanklinak”, “Eibarko zaleak”, “L.K.B.”, “CD Urki”, “Frigo-oina”, “Gora Bihotzak”, eta “Erleak” dira Eibarko ikastetxeetatik parte hartzen ari diren taldeak.

Debabarreneko herrietako (Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar eta Soraluze) DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako Euskararen Ginkanan, guztira, 21 taldek eman dute izena lehiaketan parte hartzeko. 1. faseari dagozkion 4 probetatik 2 burutu dira eta hirugarrena martxan da.

Taldeen puntuazioa ikusteko sakatu hemen

Lehiaketako lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 taldeak pasatuko dira finalera. Finala Eibarren izango da 2019ko abenduaren 4an, Coliseo antzokian, eta bertan proposatuko diren probetan puntuazio altuena lortzen duen taldea izango da Debabarreneko Euskararen Ginkanaren irabazlea.