EIBARKO KIROL KLUBENTZAKO SAIOA

Atzo, azaroak 17, kirolean kalitatea eta euskara sustatzeko saioa izan zen Armeria Eskolan, AKEBAIk antolatua.

Eusport aholkularitzako Koikili Lertxundik bideratu zuen saioa. Eibarko 9 kirol talde bildu ziren bertan: Urki FT, Eibarko Urbat IKE, Ipurua Gimnasia Ritmica, Eibar Igerixan Kirol Kluba, Eibartarrak FT, Eibar Eskubaloia, Eibar Rugby Taldea, Judo Klub Kalamua eta Eibar Triatloi Taldea.

Giro polita sortu zen kideen artean, eta kezkak kezka eta eragozpenak eragozpen, euskararen aldeko apostuan jarraituko dutela adierazi zuten. Hizkuntza ohiturak aldatu eta umeen aurrean eredu izateko ahaleginean, “Haurren aurrean, helduok heldu” aktibazio ekintzan parte hartuko dute, azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean.

Denok batera urrunago iritsiko gara!