Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurten larunbata izanik
Eibarren egitarau bete-betea antolatu da Eibarko hainbat erakunde eta elkarteren
artean: Eibarko Udala, eta kitto!!! Euskara Elkartea, Eibarko Euskalgintza Batzordea, Boteprontuan eta AKEBAI.
Goizeko 9:00 HORMA-IRUDI MARGOKETA HERRIKOIarekin hasiko gara !!!!! UTZI ARRASTOA!!!!. 11:00 etan ume jolasak izango dira Untzaga plazan, 11:45 horma irudiaren making-offa eta sorpresa ikusiko dugu Untzagako karpan, ondoren Ustekabekoekin kalejira eta 12:00 etan argazki herrikoia plazan. 15:00 etan bazkaria eta bazkaloste musikatua untzagako karpan eta eguna amaitzeko 21:00 erromeria.