Izan Inurri elkartearen eskutik, urriaren 12an, Coliseo Antzokian
Izan Inurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko, “Tabuen kutxatik oholtzara” bertso saio musikatu solidarioa antolatu du Eibarren Akebaik urriaren 12an, Coliseo Antzokian, 19:00etan.
Minbiziaren errealitatea helarazteko eta normalizatzeko perspektiba feminista eta ahalduntzea oinarri duen euskarazko bertso saio musikatua da. Eibarren Amaia Agirre gai jartzailea, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Oihana Iguaran eta Uxue Alberdi bertsolariak eta Oihana Rodriguez eta Ixak Arruti musikariak izango dira. Horiekin batera Inurri elkartea osatzen duten emakumeak ere izango dira protagonistak.
Sarrerak 3 euroan jarri dira salgai eta hiru modu daude hauek eskuratzeko:
- Kutxabank webgunean (https://labur.eus/IzanInurriEibar)
- Kutxabank: zerbitzu anitzeko kutxa automatikoak
- Aldez aurreko salmenta: Coliseo antzokian, astelehen eta ostiraletan (17:30etatik 19:30etara)