Idazlearekin harixa emoten: helduentzako euskarazko irakurketa klubaren aurrematrikula zabalik dago

Karmele Jaio idazlea aurreko ikasturteko Harixa Emoten irakurketa klubaren saio batean.

Urtero bezala, Eibarko Juan San Martin liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak abian jarri dute “Harixa Emoten” izeneko euskarazko irakurketa kluba, eta jada zabalik dago aurrematrikula epea (irailaren 14a arte).

Saioak aurtengo urrian hasi eta datorren urteko maiatzera arte iraungo dute, hilabetean behineko maiztasunarekin. Saio horietara irakurri beharreko liburuaren idazlea ere joango da, eta bertan idazlearen eta irakurleen arteko elkarrizketa sustatzea da helburu nagusietako bat. Partekatze-saioak Ainhoa Aldazabalek dinamizatuko ditu.

Hona hemen klubaren inguruko informazio guztia:

Helburuak:

  • Literatura gustoko duten pertsonen arteko erlazioa sustatzea.
  • Liburuei buruz hitz egitea.
  • Irakurleek beren lan pertsonala aberasteko aukera izan dezatela besteen iruzkin, iritzi eta balorazioak entzunez.
  • Liburu baten irakurketan sakontzea, normalean ihes egiten diguten gauzak hautemateko.
  • Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu horiek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatuko dira.

Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero. Behin eta berriz egindako hutsegiteen kasuan, galdu egiten da liburua jasotzeko eskubidea. Itxaron-zerrendarik badago, bi hutsegiterekin postua eskainiko zaio erreserba-zerrendako lehen postuan dagoen pertsonari. 

AurrematrikulaIrailaren 1etik 14ra, formulario honen bidez.

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat. Taldea osatzeko, gutxienez 10 pertsona behar dira.

Idazleek parte hartuko dute saioetan.

Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal Gallastegui, …eta kitto Euskara Elkarteraekin elkarlanean.

Non eta noiz: Portalean, hilero, egun hauetan: urriak 7, azaroak 12, abenduak 9, urtarrilak 20, otsailak 10, martxoak 10, apirilak 21 eta maiatzak 12. 

Ordutegia: 19:00 – 20:00

Jardueraren prezioa: Doan.