2026an duela pare bat urte martxan izan genuen ekimen bat berreskuratu dugu: Eibarko Euskararen Agenda.
Agenda honetan hilabete bakoitzean Eibarren euskaraz edo euskararen inguruan antolatu diren mota guztietako ekintzak biltzen dira: hitzaldiak, emaladiak, irteerak, jaiak, aisialdirako eskaintzak, tailerrak, etab.
Aurtengo otsaila hitzorduz beteta dator: Aratosteak, Antzerki Jardunaldiak, mota desberdinetako hitzaldiak, mendi-irteerak, ume eta helduentzako aisialdirako eskaintzak… Egitaraua osatzen duten ekintzen antolatzaileak dira: Udaleko Kultura Saila, Andretxea, Juan San Martin Liburutegia, …eta kitto! Euskara Elkartea, Kezka Dantza Taldea eta Klub Deportiboa (Mendia).
Irudi honetan ikus daiteke hilabeteak emango duena:
(Esteka honetan klik eginda agenda osoa dago ikusgai; bertan hitzordu bakoitzaren xehetasunak eta nondik norakoak daude bilduta).

