
Eibarko Udaleko Euskara Arloak, urtero bezala, 2025. urteko Memoria argitaratu du. Tartean dago ikusgai Eibarren Akebaik 2025ean zehar egindako lanaren inguruko informazioa.
Urte oparoa izan da 2025 Eibarren Akebairentzat; urteetan zehar martxan dituen proiektuei jarraipena emateaz gain (Super Akekak, Begirale Ikastaroa, Euskararen Hamabostaldia, Sentsibilizazio Saioak edota Astindu), Euskaraldia bezalako ekimen orokorrak Eibarren lur har dezaten jardun du lanean herriko beste hainbat eragilerekin, edota Euskalgintza taldearekin batera, bi urtean behin Eibarren egiten den Tantanez Tantan ekimena antolatzen eta aurrera eramaten.
Horrez gain ere, urteko azken hilabeteetan buru-belarri jardun du Akebaik 2016 – 2025 epealdian indarrean egon den euskararen plan estrategikoaren (Eibarko Hiria: Euskararen Plan Estrategikoa 2016 – 2025) balorazio eta diagnostiko prozesuan.
Aurten, berrikuntza moduan, urteko memoria bideo-aurkezpen formatuan prestatu eta ondu da, ikusterrazagoa eta dinamikoagoa izan dadin helburuarekin. Hemen ikus daiteke:
