Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) «Zientzia-zubiak» dibulgazio-ekitaldia antolatu du azaroaren 17rako, asteartea, 10:30ean, Armeria Eskolako areto nagusian. Ekimenaren helburua da Eibarko ikertzaile gazte euskaldunen lana ezagutaraztea eta zientzia herritarrengana hurbiltzea.
Ekitaldian hiru ikertzaile eibartarrek hartuko dute parte: Mikel Albizuri Gómezek, Izaro Fernandez Iriondok eta Nora Santos Loyolak.
Bertaratu nahi dutenek komunikazioa@ueu.eus helbidera idatzi beharko dute.
