Asteartean egin zen Eibarren AKEBAI herritar plataformaren urteko lehen batzarra, udaletxeko pleno aretoan
Bertan elkartu ziren Akekideek iaz burututako proiektu eta ekimenen berri jaso zuten, eta, horrekin batera, aurten egin direnak eta egingo direnak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Horien artean, herriko jaiak euskaldunagoak izateko martxan jarriko den egitasmoa eta sentsibilizazioan eragiteko aurreikusten diren ekintzak azpimarratu ziren. AKEBAIko Ekipoko kideen azalpenak entzun ondoren, Batzarrak oniritzia eman zion 2018ko jardunari, eta 2019rako egitasmoari eta aurrekontuari ere onarpena eman zien.
Orain asmoak eta egitasmoak betetzea izango da kontua. Badago, bai, zeregina Eibar euskaldunagoa egiteko!