0, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta zazpigarrena: Partekatu bizipenak

Etxealditik Euskaraldira ekimenean orain arte egindako proposamenak adi jarraitu badituzu (gogoeta ariketa, egin tarte jolasari, online poteoa, euskara mahaira, esker on mezuak, erosketak euskaraz, zinea etxean) begiratu gaurko proposamena: bizipenak partekatu

#7

(apirilak 30)

Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.

Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.

Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.