2025eko Euskaraldiko laburpen bideoa

Pasa den igandean (maiatzaren 25ean) amaitu zen 2025eko Euskaraldia. Hilaren 15ean hasi eta 11 egunez milaka herritar aritu dira Euskal Herri osoan beren hizkuntza ohiturak aldatzen eta euskarari bultzada ematen.

Urtero bezala, Eibarren txapa jantzi eta ariketa sozial kolektiboan parte hartzeko aukera izan dugu. Euskaraldiaren 4. edizio honetan 1524 norbanakok eta 68 entitatek eman dute izena Eibarren.

Ariketaren 11 egunez gain, Eibarren hainbat ekintza eta egitasmo antolatu ditugu Euskaraldia girotzeko eta aditzera emateko. Horiek guztiak bilduta gera daitezen, Eibarko 2025eko Euskaraldiaren laburpen-bideo bat argitaratu dugu. Bideoa Youtuben eta Instagramen dago ikusgai.

Gure eskerrik beroenak aurtengo edizio honetan antolakuntza eta dinamizazio lanetan aritu diren pertsona, ordezkari eta entitate guztiei, bai eta aurtengo edizio honetan parte hartu duten herritar guztiei. Orain urteko egun guztietan Euskaraldian hartutako jarrera eta ohiturak mantentzea dagokigu!