AKEBAI ere Korrikan

Apirilaren 4tik 14ra bitartean, Korrika izango dugu, herriz herri, Euskal Herrian zehar. Eibarrera apirilaren 13an iritsiko da, 14:55 inguruan. Herriko beste elkarte/erakunde/talde askok bezala, AKEBAI plataformak ere Korrikan parte hartzea eta Akekideon artean Eibarko ibilbideko zati bat erostea pentsatu dugu. Antxitxika egiteaz gain, kilometroa erosteko diru ekarpena egin nahi baduzu (5 €), …eta kitto!-n eta Euskara zerbitzuan (Portalean, 2. pisuan) jasoko dugu apirilaren 5era arte.
Egokitu zaigun zatia: Astelena tabernatik (Estaziño kalean) Trinketeraino (Errebal kalean).

Animatu, kristoren giroa izango da eta!