AKEBAIren batzarra egin da

Atzo arratsaldean egin zen Eibarren AKEBAIren Batzarra, udaletxeko Pleno Aretoan, aurreikusitako gai-ordenari jarraituta. Batutako AKEKIDEei 2017ko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta ekin zitzaion batzarrari. Jarraian, 2018ko plana eta aurrekontua azaldu zituzten eta, ondoren, batzarrera joandakoek aho-batez onartu zuten bozka bidez. Ohiko gai horiei heldu ondoren, inkesta bidez egindako AKEBAI markaren inguruko diagnosia aurkeztu zuten eta, agurtu aurretik, “Hamaika Berbaldi” eta Euskaraldia egitasmoei buruzkoak azaldu zituzten.